 |
Familia-arloko enpresa hau Nafarroako Ultzama
bailaran sortu zen, Iruñetik 20 minutura eta inguru natural
paregabean. Ardien zaintza tradizionalean eta esnekien eskulangintzan
espezializatua da, bereziki mamia edo gaztanbera apartaren ekoizpenean. Postres
Tradicionales Ultzama izendapenarekin, helburu komunak dituzten
profesionalek osaturiko talde batek lan egiten du. Profesional
horiek ezaugarri berezia dute: Ultzamari atxikiak izatea eta haren
alde lan egitea; izan ere, bere irudia bultzatu nahi dute merkatuan
parekorik ez duten kalitate handiko produktuak eginez.

Gure instalazioetan ardi-esnea, %100 pasteurizatua eta homogeneizatua,
eta ardi-esnekiak ekoizten ditugu: gaztanbera, jogurta, izozkia
eta gazta.
Horrez gain, gure esnearekin zerorrek egiten ahal dituzu erraz postre
mota asko: mamia edo gaztanbera tradizionala, jogurta, gazta freskoa,
izozkia, sorbetea, moussea, … |
|