Produktuak

Produktu guztiak, gure ardien esnearekin eginak daude. Urte osoan zehar homogenoa dena.

Gure produktuen katalogoa deskarga dezakezu:
Catálogo productos canal de alimentación
Catálogo productos canal HORECA

Ardi-esnea Ultzama Gure ardien esnea pasteurizatu eta homogeneizatua da. Pasteurizazioa, tratamendu termiko suabea izatean, esne gordinaren organoleptika bereizgarria mantentzen du, eta homogeneizazioaren bitartez, esnea prozesu osoan zehar homogeneoa mantentzea lortzen du. Gatzagia Ultzama Jatorriaren arabera 3 legar mota aurkitzen dira: animalia, landare eta mikrobianoarena. Guk legar mikrobianoa eskeitzen dizugu, esnea 50-60ºC tartean gatzatzen bait du, mamiaren garbitasuna egokien ziurtatzen duen legarra iruditzen zaigulako.
Mami artisaua Ultzama Gure ardi-esne pasteurizatua, legar mikrobianoaz nahastuta eta gehigarririk ez duen mamia lortzen dugu. Esne freskoaren zaporeaz bereizgarria da, testura leuna, pikor zein hondar gabekoa. Jogurt naturala Ultzama Gure ardi-esne pasteurizatu eta hartzigarri laktikoez ekoiztutako, gehigarririk gabeko jogurta dugu. Bere zapore bizia eta testura krematsuagatik da bereizgarria, yogurt grekoaren antzera.
Izozkiak Ultzama Ardi-esnez eginak eta esne-gain gabeko merkatuko izozki bakarrak dira. Koipe zein kalorietan baxuak dira. Krematsuak eta zaporetsuak, urte osoan zehar jateko aproposak. Denak enpresako produktuekin ekoiztuak dira: mamia, jogurta, gazta… Gazta Ultzama Gure ardi-esne gordina landuz ekoiztutako gazta ondua da. Ardi-esne zapore bikaina. Gutxienez 4 hilabetez ekoiztua eta landua izan da.
Beti produktuak Beti markako produktuak ekoizteko, tradizioz zein Ultzama produktuetako kalitatezko lehengaiak erabiltzen dira, berezitasun bat gehituz. yogures-postres-ultzama Gure ardi-esne pasteurizatua hainbat frutarekin nahasiz eginiko jogurta. Bere egitura krematsuagatik Greziako jogurt tradizionalaren antza du, eta fruta desberdinekin eginiko nahaskia dastatzeko gozamena da.