Enpresa

Empresa

Familia-arloko enpresa hau Nafarroako Ultzama bailaran sortu zen, Iruñetik 20 minutura eta inguru natural paregabean. Ardien zaintza tradizionalean eta esnekien eskulangintzan espezializatua da, bereziki mamia edo gaztanbera apartaren ekoizpenean.  Postres Tradicionales Ultzama izendapenarekin, helburu komunak dituzten profesionalek osaturiko talde batek lan egiten du. Profesional horiek ezaugarri berezia dute: Ultzamari atxikiak izatea eta haren alde lan egitea; izan ere, bere irudia bultzatu nahi dute merkatuan parekorik ez duten kalitate handiko produktuak eginez.

Gure instalazioetan ardi-esnea, %100 pasteurizatua eta homogeneizatua, eta ardi-esnekiak ekoizten ditugu: gaztanbera, jogurta, izozkia eta gazta. Horrez gain, gure esnearekin zerorrek egiten ahal dituzu erraz postre mota asko: mamia edo gaztanbera tradizionala, jogurta, gazta freskoa, izozkia, sorbetea, moussea, …

ovejas en nave

Gure produktuak, duten kalitateagatik izaten dira nabarmen, lehengai nagusi bikainarekin ekoiztuak bait daude; ardi-esnea. Horretarako, gure artalde propioa dugu, zeinak urte osoan zehar egunean  bitan jeitziak izaten dira. Eskerrak honi, kalitate goren eta homogeineizatua den esnea lortzen dugu, alde batetik ganaduaren elikagaia kontrolatzen dugulako eta bestetik, esneak ez dituelako 24 ordu baino gehiago ematen eraldatu gabe.

Bailara:ULTZAMA, hizkuntzalarien esanetan, bailara eta ibaia adierazteko erabiltzen den hitza da, ibai horrek txilar eta ahabien ondoan urjauzi eta putzuetatik zipriztindutako urak biltzen dituela, eta altza, sahats, haritz eta sagarmin edo patxakondoen artean bailara zeharkatzen duela, harik eta Ebroren ibaiadarra den Arga ibaiarekin bat egin arte.Ultzama

Nagusiki abere-hazkuntzari lotutako bailara da, larre eta irelarre bikainak ditu, seguraski bere klima onari esker, eta 96km karratuko azalera du, non haritzek eta pagoek zuhaiztien azalera osoaren zatirik handiena hartzen duten.