Jatorria

Kaiku

Kaikua, egurezko ontzia eta esne-harriak

Tradizioak jateko gozo-gozoak ere kontserbatu ditu gaur egun arte, hala nola gaztanbera edo mamia.

Ardi esnea kaiku izeneko ontzi batuzetan biltzen zen, hau suan zuzenean jar ezin zenez, esne-harri bat gori-gorian esnean jaurtitzen zen ontziaren barrenaldera esnea irakitea lortzen zutelarik eta honela erre-zapore eta lurrin (kizkilurrin) berezia lortzen zen. Irakina izan den esne hau 38 graduatara jeisten den momentuan, animalia legarra gehitzen da, honela mamia lortuz.

Postres Tradicionales de Ultzama, tradizoarekin jarraitu nahian, ardi-esnea pasteurizatua eskeintzen dizu, jada kizkilurrin zapore berezi hori duelarik, zuk etxean Ultzamako mamia egiteko aukera emanez, inongo harri zein burdin gori-gori behar izanik gabe. Aipatu beharra dago ere esnea 55-60º-tan gatzatzen duen gatzagi mikrobiano eskeintzen dizula ere.

2010. urtetik aurrera, urtero ekainean ospatzen den “Mamiaren eguna” dugu Ultzamako bailaran. Egun honetan zehar hainbat erakustaldi daude ikusgai, artilezko lastaira lantzea, ardien jetziera eta ezin ahaztu mamiaren ekoizte tradizioanala. Honetaz gain, bailarako hainbat artisauen erakusketa daude.