Gaztanbera tarta
OSAGAIAK
Postres Ultzamako 6 gaztanbera
200 gr azukre
100 gr gurin
100 gr irin
2 arrautza
Limoi 1
Koilarakada txiki 1 kanela
Apaintzeko
Glas azukrea
Ahabiak
Marrubi-marmelada
Masustak
Andere-mahatsa
Badakigu izugarri gustatzen zaizuela, zuen errezeta gogokoenetan gure ardi-esnea erabiltzea.
Prestatzeko modua
Arrautzak bol handi batean irabiatu. Azukrea bota eta irabiatzen segi.
Gehitu gaztanberak eta pomada-puntuan dagoen gurina (gorde pixka bat moldea igurtzeko). Irabiatu masa homogeneoa gelditu arte.
Irina pixkanaka gehitu eta nahastu inguratze-mugimenduak eginez.
Birrindu limoi baten azala, eta gehitu masari, kanelarekin batera. Ondo nahastu.
Igurtzi moldea gurinarekin eta tartaren masa bertara bota. Berotu labea 200º-tan, eta labetu 45 minutuz.
Hozten utzi eta moldetik atera.
Aurkezpena
Itsurosoago gera dadin, emaiozu berriz buelta alde txigortua goruntz gera dadin. Apaindu glas azukre, ahabi, marrubi-marmelada eta andere-mahatsekin.
Gozo-gozoa da, eta oso freskoa!