Artisau gaztanbera, naturala edo Kizkilurrin zaporearekin
OSAGAIAK
Postres Ultzamako litro bat esne Naturala (tapoi urdina) edo Kizkilurrin zaporearekin (tapoi berdea)
18-20 tanta koagulatzaile mikrobiano
Ontzia (zeramikazkoa edo kristalezkoa)
Prestatzeko modua
Esnea prestatu gatzatze puntuan, 55 graduko tenperaturan.
Gomendagarria da esnean sartzen ahal den termometroa erabiltzea.
Esnea ontzira bota gatzagiarekin batera, eta pausatzen utzi gatzatu arte (10 minutu) ontzia mugitu gabe. Hozkailuan gorde kontsumitzeko unera arte.
Gaztanbera film edo aluminio batekin estali, beste produktu batzuen zaporeak har ez ditzan.
Goxo-goxua!
Gomendioak
Postres Ultzamako gaztanbera 12/14ºC-ko tenperaturan jan, ontzian desegin ordez, ahoan eginez. Horrela, haren testuraz, loditasunaz eta esnearen freskotasunaz gozatzeko aukera izango duzu
* Esnea uhin-labean ere berotzen ahal da (11 800W-tara 6 minutuz)