Azken produktuak

Ardi-esnez eginiko torrijak gazta-izozkiarekin

OSAGAIAK

Brioche ogia
Litro 1 Postres Ultzamako ardi-esne
250 g azukre
Limoi azal 1
Makiltxo bat kanela
Kanela birrindua
Postres Ultzamako gaztanbera-izozkia

Arrautza-irinetan pasatzeko osagaiak

Olioa
3 arrautza

Laguntzeko

Postres Ultzamako gaztazko izozki pixka bat

Aste Santuko postre 'izarra' da eta bere bertsioak, ia kontaezinak. Gaur, Postres Ultzaman egiten ditugun torrija klasikoen interpretazioa erakutsiko dizuegu (brioche ogiarekin, ardi esnearekin eta gazta-izozkiarekin eginak). Animatu etxean prestatzera, hatzak zurrupatuko dituzu!

Prestatzeko modua

Moztu ogi-xerrak 2 cm inguruko lodierarekin.

Esnea berotu azukrearekin, kanela makiltxoarekin eta limoi azalarekin.

Nahasketa horretan ogia busti bi aldeetatik eta gero, arrautza irabiatutik pasa.

Frijitu olio bero-beroan.

Hautseztatu azukrez eta kanela-ahutsez.

Izozkiarekin lagundu, gustuaren arabera.

Postres Ultzamako beste errezeta batzuk